Narbaiza-Etxeberria Escuderia Eibarko bikotea garaile Goilurrak rallyan

Narbaiza-Etxeberria Escuderia Eibarko bikotea garaile Goilurrak rallyan
2022/07/07 09:33
eta kitto!
Iñaki Narbaizak eta Unai Etxeberriak osatutako talde eibartarra irabazle izan zen aurreko zapatuan jokatutako Goilurrak rallyan. Goizeko lehen erlojupekotik abiadura onarekin hasi zen Escuderia Eibarko bikotea eta sailkapen orokorraren lehen postuari eutsi zioten egun osoan, azkenean txapela eskuratu arte. Goizeko atalean taldeek Endoia, Azurki eta Azkarate inguruetan gainditu behar izan zituzten erlojupekoak eta arratsaldean, berriz, Mutiloa eta Zerain, Zegaman amaitu arte. Podiumeko bigarren eta hirugarren postuetan Antxustegi-Urresti eta Uranga-Guridi bikoteak sailkatu ziren.