Orbea kiroldegiko spa bihar zabalduko dute berriz ere

Orbea kiroldegiko spa bihar zabalduko dute berriz ere
2023/01/24 15:54
eta kitto!
Hainbat hilabetez obrengatik itxita egon eta azken asteotan bakteriarik ez dagoela ziurtatzen ibili ondoren, bihar zabalduko dute berriz ere Orbea kiroldegiko spa, lehengo baldintza berberetan.

Spa uztailetik egon da itxita eta Eibarko Udalak konpromisoa hartu du zerbitzua itxita egon den hilabeteei dagokion zenbatekoa itzuliko diela urteko bonua kontratatuta dutenei. Dirua itzultzeko tramitazioa zein den zehazten denean helaraziko zaie informazioa erabiltzaileei.