Rosi Sanchez karateka beteranoarentzat izan da aurtengo Eibarko Kirol Saria bere modalitatean

Rosi Sanchez karateka beteranoarentzat izan da aurtengo Eibarko Kirol Saria bere modalitatean
2022/01/15 12:09
eta kitto!
Karatean ibilbide luzea egiteaz gain, kirol horretako klaseak ematen hogei urtetik gora daramatzan Rosi Sanchezek jaso du aurten herriko Kirol Saria modalitate horretan. Bizkaiko Karate Federazioarekin dihardu lanean eta, berak eskuratutako lorpenen artean, Espainiako laugarren izatea daukagu borroka modalitatean. Katetan ere lehiatu zuen, hor zortzigarren geratzeko.