Urbat waterpolo klubak bere taldeen aurkezpena egingo du eguaztenean Urkotronik-en

Urbat waterpolo klubak bere taldeen aurkezpena egingo du eguaztenean Urkotronik-en
2022/10/24 08:18
eta kitto!
Matsarian dituzten Urkotronik-eko instalazioek hartuko dute Urbat waterpolo klubaren aurkezpena denboraldi berriari begira. Hilaren 26an arratsaldeko 18:00etan hasiko den ekitaldian gure herriko waterpolo klubak bere taldeak aurkeztuko ditu beste urtebetez kluba babestuko duen enpresaren instalazioetan.

Bestalde, ekainaren 29an hil zen Manex Dominguez Urbateko jokalari-ohiari omenaldia egingo dio Urbatek datorren astean baita, barixakuan Orbean jokatuko den partidua hasi aurretik. Neurketa horretan gizonezkoen talde nagusiak Lauro izango du aurkari gaueko 21:40tik aurrera eta Urbateko zuzendaritzak aukera hori apreobetxatu nahi izan du Dominguezen familiari omenaldia eskaintzeko. Familia bertan izango da eta klubak “Manexekin eta bere familiakoekin harremanak izan zituzten guztiei” luzatu nahi die bertan izateko gonbidapena.