Urbat waterpolo taldeak irabazi du ‘Antxintxika Eibar’ erronka

Urbat waterpolo taldeak irabazi du ‘Antxintxika Eibar’ erronka
2023/05/31 10:50
eta kitto!
Herriko kirol-talde eta gimnasioak nor baino nor ibili dira maiatzean zehar, kilometro gehien nork egingo zituen lehian. Erronka hilaren 25ean amaitu zen eta Urbat waterpolo taldeko lagunak izan dira kilometro gehien egin dituztenak (6.113 km), Urki foball taldearen (5.874 km) eta Klub Deportiboaren (4.573 km) aurretik.

Guztira 12 klubek eta 332 lagunek hartu dute parte, eta 27.428 kilometro egin dira. Urbat taldeak izan ditu parte-hartzaile gehien (75), gero GoEibar gimnasioak (45) eta ondoren Urkik (43).

WhatsApp Image 2023-05-31 at 10.37.40WhatsApp Image 2023-05-23 at 20.31.25