Antzerki irakurria gaur Kultun, Benedetti eta Lorcaren lanekin

Antzerki irakurria gaur Kultun, Benedetti eta Lorcaren lanekin
2012/11/23 00:00
eta kitto!

Ernesto Barrutiak eta Blanqui Martínezek gaur 22.00etan Mario Benedetti eta Federico García Lorca idazleen testuak irakurriko dituzte Arrate Kultur Elkartean, Maite Arroitajauregik txeloarekin lagunduta. Ekitaldi honekin irailean hil zen Elena Suárez, 70eko hamarkadan eurekin batera Grupo Arrate de Teatro taldearen sorreran lagun izan zutena omendu nahi dute. Arrate taldeak Arrate Kultur Elkartean eman zituen lehenengo pausoak bertako antzokian 29 emanalditik gora eskainita, eta horregatik aukeratu dute eszenatoki hori omenaldirako.