Aracaladanzaren zapatuko ikuskizuna 17.00etan izango da

Aracaladanzaren zapatuko ikuskizuna 17.00etan izango da
2013/09/30 00:00
eta kitto!

Coliseo antzokian Aracaladanza konpainiak datorren zapatuan (urriaren 5ean) aurkeztuko duen Constelaciones dantza ikuskizuna aurreratzea erabaki dute, gaur bertan antolatzaileek jakinarazi digutenez. Emanaldia 17.00etan izango da, beraz, "eta umeendako gomendagarria" dela gaineratu dute. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke (Coliseoko lehiatilan astelehenetan 19.00etatik 20.00etara eta barixakuetan 21.00etatik 22.00etara eta interneten www.kutxabank.es helbidean).
Aracaladanza taldearen koreografia taula gainean aurkezten Carolina Arija Gallardo, Jorge Brea Salgueiro, Raquel de la Plaza Húmera, Jonatan de Luis Mazagatos eta Jimena Trueba Toca izango dira, Enrique Cabrerak zuzenduta. Ia ordubeteko iraupena izango duen ikuskizuna 2012ko abenduan estreinatu zuten Madrilgo Teatro de la Abadía eta harrezgero antzoki batetik bestera aurkezten dihardute.