Arineketan ikuskizuna eskainiko dute eguenean Coliseoan

Arineketan ikuskizuna eskainiko dute eguenean Coliseoan
2020/12/14 09:40
eta kitto!
Jagoba Astiazaran txistulariak eta Iñar Sastre pianistak sortutako proiektua da Arineketan. Tradizioa berritzeko asmoz, dantza tradizionala hartzen dute abiapuntutzat. Fandangoan, arin-arinean, zortzikoan eta beste melodia tradizional batzuetan oinarritutako abestiak bilduz,  melodiak eguneratzen dituzte, sorkuntza garaikideekin konbinatzen dituzten beste batzuk sortuz.

Coliseoko ikuskizuna 19:00etan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Sarreren prezioa 5 eurokoa izango da eta Kutxabank bitartez edo Coliseo antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira gaur eta eguenean, 17:30etik 19:30era.
"Arineketan" diskaren aurkezpen kontzertua da. Jagoba Astiazaran txistularia eta Iñar Sastre pianojolearen artean sorturiko diskak iraileak ikusi zuen argia. Duela 200 urte Juan Ignazio Iztuetak jasotako hainbat doinu eta erritmo gauregunera ekarri ditu musikari bikoteak. Gaur egungo erritmo latinoekin, pop edo jazz doinuekin nahastuz.


Zuzenekorako talde handi batek inguratuta dakarte proiekua. Dantza aitzakia izanik, Haatik dantza konpainiako dantzariak (Aiert Beobideren zuzendaritzapean) izango dituzte lagun eszenatokian, baita musikari entzutetsuz osaturiko musika taldea ere: Xabier Zeberio (Biolina) Ainara Ortega (Ahotsa) eta Agate Amilibia (Txeloa).


Tradizioa berritu daitekela erakutsi nahi du taldeak,  "tradizioa eraldatzen ez bada, gaurkotzen ez bada hil egingo dela". Eta aspaldiko kantak umorez eta dibertsioz ekartzea da euren helburua.


Zapatuan Bergarako Seminaixoan egon ziren eta hemen daukazue Goiena telebistak egindako bideoa:
https://goiena.eus/bergara/1607869695569-jagoba-astiazaran-etxean-bezala-sentiarazi-gaituzte-bergaran

https://www.youtube.com/watch?v=pBiN3DmVgPc&t=83s

https://goiena.eus/bergara/1607869695569-jagoba-astiazaran-etxean-bezala-sentiarazi-gaituzte-bergaran

https://www.youtube.com/watch?v=MN4Cy0knn5M