Aukeratu dute sanandresetarako kartela

Aukeratu dute sanandresetarako kartela
2012/10/23 00:00
eta kitto!

Aurtengo San Andres jaiak iragarriko dituen kartela aldameneko irudian ikusgai duzuena, Natalia Garrido Acebesen Jalgi adi plazara izenburukoa izango da, gaur bertan (martitzena, hilak 23) bildu den epaimahaiak (Amaia Ajuriagerrak, Leire Kareagak eta J.L. Gonzálezek osatutakoak) horrela erabakita. Umeen mailan, Jose Antonio Martinen Oiloa arrautza jartzen lana saritu dute (11-14 urte bitartekoan) eta Garoa Magunazelaia Usobiagaren Sanandresetako aurpegia, berriz, 10 urtera artekoen mailan. 76 parte-hartzaile izan ditu lehiaketak edizio honetan (helduen mailan 38 lan jaso dituzte).