Azkaiter Pelox gaur gauean zuzenean izango da Karrikan

Azkaiter Pelox gaur gauean zuzenean izango da Karrikan
2012/06/15 00:00
eta kitto!

Karrika tabernak gaur gauerako kontzertua antolatu du: 22.30etatik aurrera Azkaiter Pelox zuzenean entzuteko aukera izango da, kontzertu akustikoan. Unai Azkarate (Bergara, 1980) 1996an hasi zen gitarra jotzen eta lehenengo pausuak 5p4 eta Fly Shit taldeekin batera eman zituen, punk-rock eta hardcore estiloari jarraituta. 2004an Fly Shit taldea laga eta Azkaiter Pelox moduan gitarra akustikoarekin bakarlari gisara kontzertuak emateari ekin eta Mahaster River proiektu akustiko berria sortu zuen 2008an beste hainbatekin batera.