Beorlegiren koadro bat dohaintzan jaso du liburutegiak

Beorlegiren koadro bat dohaintzan jaso du liburutegiak
2012/06/14 00:00
eta kitto!

Gaur goizean Maria Luisa Ereña, Fernando Beorlegiren alargunak Udal Liburutegiari koadroa eman dio dohaintzan, hain zuzen ere Beorlegik Juan San Martini egindako erretratua. Koadroa agerian lagatzeko ekitaldia laburra eta hunkigarria izan da eta Beorlegiren alargunarekin batera Mari Paz Ibeas, Juan San Martinen alarguna eta Oier semea izan dira, Udaleko zein liburutegiko ordezkariek lagunduta.