Bernardo Atxagak hitzaldia emango du Aldatzen

Bernardo Atxagak hitzaldia emango du Aldatzen
2013/04/15 00:00
eta kitto!

Bihar (martitzena, apirilak 16) urteroko moduan Aldatze ikastetxean euskararekiko motibazioa lantzeko saioa egingo dute eta, horretarako, Bernardo Atxaga idazlea gonbidatu dute. Iaz bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira aurkeztu zuen Ama Eibarren dago idazkia ikasleekin komentatuko du Atxagak. Berbaldiak, Aldatze ikastetxerako duen garrantziaz haratago, idazlearentzat ere esanahi berezirik izango du, izan ere Atxagaren ama Aldatzeko ikaslea izan zen aurreko mendeko 30eko hamarkadan.