Biharko antzezlana Coliseoan izango da eta ez Untzagan, eguraldiaren iragarpena dela eta

Biharko antzezlana Coliseoan izango da eta ez Untzagan, eguraldiaren iragarpena dela eta
2020/07/15 12:43
eta kitto!
Bihar Untzagan egitekoa zen Txalo konpainiaren Ene ba! antzezlana Coliseo antzokian izatea erabaki du Udaleko Kultura sailak, biharko aurreikuspen meteorologikoa dela eta. Ikuskizuna 22:15ean hasiko da eta, antolatzaileek azaldu dutenez, aurretik jasotako gonbidapenak Coliseorako balio du berdin-berdin eta joan nahi dutenek antzoki berean jaso ahal izango dituzte gonbidapenak, emanaldiaren aurretik.

Asier Sota, Mikel Laskurain, Ane Gabarain, Alazne Etxeberria eta Jose Kruz Gurrutxaga aktoreek antzezten dute. "Ene ba" Matthieu Delaportek eta Alexandre De la Patellierek idatzitako "¿Qué nombre?" komedia frantsesaren euskarazko egokitzapena da. Etorkizuneko semearen izenaren inguruko nahaspila bat da. Lehen aldiz aita izango den protagonista, ospatzeko, bere ahizpa eta senarraren eta familiako lagun baten etxera joango da afaltzera. Ana, bere bikotekidea, beranduago iritsiko da afarira. Afaltzen hasi aurretik, eta Anaren etorreraren zain dauden bitartean, bere etorkizuneko aitatasunari eta bikote baten bizitzan eragiten dituzten aldaketei buruzko era guztietako galderak egiten dizkiote, umorea inoiz galdu gabe. Etorkizuneko haurrarentzat izenik aukeratu duen galdetzen diotenean, bere erantzunak aho zabalik uzten ditu denak... noski, ez da gutxiagorako. Hortik abiatuta, eztabaida bat sortzen da, eta horrek gatazka bat sortuko du bestearen atzean, bakoitza harrigarriagoa eta irabiakorragoa izango dena, eta bakoitzaren izaera eta pertsonaia guztien arteko harremana zalantzan jarriko duena.