Coliseoko areto nagusiko zine-makinaren matxurak zine-programazioa aldatu du

Coliseoko areto nagusiko zine-makinaren matxurak zine-programazioa aldatu du
2022/04/29 07:43
eta kitto!
Aurreko asteburuan areto nagusiko zine-makinan izandako akatsaren eraginez, domekan eta astelehenean ezin izan ziren proiekzioak eskaini. Hori dela-eta, asteburu honetan “Sonic 2. La película” eta “Ambulance. Plan de huída” filmak eskainiko dira berriro; eta asteburu honetarako aurreikusita zeuden “Go fish”, “¡Salvemos el mar!” eta “Veneciafrenia” ez dira emango.

Makinak izandako akatsa gaur bertan konpontzea espero da eta Coliseoko hiru aretoak euren funtzioak normaltasunez betetzea; arazorik balego, areto nagusiko proiekzioak 2 Aretora pasatuko lirateke eta “Para Chiara” bakarrik zapatu gaueko saioa izango luke.

Asteburu honetako karteldegia osatuko duten lau pelikulak honakoak izango dira: Michael Bayren “Ambulance. Plan de huída”, Jonas Carpifnanoren “Para Chiara”, Robert Eggers-en “El hombre del Norte” eta Jeff Fowler-en “Sonic. La película 2”.