Dantzan.com webgunea berriz martxan

Dantzan.com webgunea berriz martxan
2012/10/01 00:00
eta kitto!

Arazo ekonomikoek eraginda bertan behera laga behar izan zuten dantzan.com webgunea, baina bere arduradunek ahalegin handia egin dute webguneari eutsi ahal izateko eta, horri eta jaso duten laguntzari esker, berriz martxan dago: "Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta diru-laguntza izan du dantzan.com-ek berriz ere dantzan hasi ahal izateko. Martxan jarri ahal izateko adina bildu dugu, baina ez luzaroan segitzeko. Horregatik, denon artean indar egiten eta bultzatzen jarraitzera gonbidatu nahi zaituztegu, adibidez, dantzan.com-en parte hartuz eta zuen ekarpenak eginez". Gainera webgunea biziberritu dute, besteak beste erabiltzaileen parte-hartzeari gehiago zabalduta.