Domeka arratsaldean egingo da Breaking Eibar dantza urbanoen jaialdia

Domeka arratsaldean egingo da Breaking Eibar dantza urbanoen jaialdia
2021/10/29 18:44
eta kitto!
Breaking Eibar hiri-dantzen jaialdia antolatu dute domekarako. Seigarren edizio honetan masterclass bat egingo da (Portalean, goizean) eta 16:00etatik aurrera hasiko da lehiaketa Errebal Plazan, 2vs2 modalitatean eta, horrekin batera, All Style Battle izeneko lehiaketa jokatuko da, aldi berean.Antolatzaileek diotenez, “eibartarrei hip hop kultura ezagutaraztea eta belaunaldi berrientzako dantza horrekin laguntasuna, berdintasuna, bakea, batasuna, maitasuna eta, jakina, dibertsioa bezalako balioak sustatzea ere” da asmoa. Ekitaldiak hainbat jarduera osagarri izango ditu eta sarrera doan izango da, gonbidapenarekin.