Eibar foball taldeak omenaldi bikoitza jasoko du domekan Coliseoan

Eibar foball taldeak omenaldi bikoitza jasoko du domekan Coliseoan
2015/10/18 00:00
eta kitto!
Eibar Kirol Elkartearen 75. urteurrena dela eta, Sostoa Abesbatzak eta Cielito Musika Bandak kontzertua emango dute domekan, 12.30ean Coliseoan eta Udalak foball taldeari omenaldia egiteko aprobetxatuko du emanaldia. Talde armagina Lehen Mailara igo izana saritzeko, udalak "Txopitea eta Pakea" eskulturaren erreplika emango dio Eibar foball taldeari, bere sorreraren 75. urteurrenaren harira antolatu duten kontzertu berezian. Ekitaldirako sarrerak 2 eurotan ipini dituzte salgai, interneten kutxabank.es webgunean eta domekan Coliseoko leihatilan, ekitaldia hasi baino ordubete lehenago.