Eibarko Museoak Nazioarteko Egunarekin bat egingo du bihar

Eibarko Museoak Nazioarteko Egunarekin bat egingo du bihar
2012/05/17 00:00
eta kitto!

Bihar Museoen Nazioarteko Eguna izango da gogoan eta Eibarko Armagintzaren Museoak, hori ospatzeko, Museoaren Arima izeneko ekimena hartuko du: horri esker, normalean itxita dauden museoko hainbat txoko ezagutzeko aukera eskainiko diete bisitariei, ohiko ordutegian (16.00etatik 20.00etara).