Emakumeen Egunaren inguruko lehiaketa artistikoa

Emakumeen Egunaren inguruko lehiaketa artistikoa
2013/01/18 00:00
eta kitto!

Arrate Kultur Elkarteak Martxoak 8 Emakume Langilearen Eguna dela eta, I. Lan Artistikoen Lehiaketa antolatu du. Lehiaketan 18 urtetik gorako eibartarrek har dezakete parte, egun horrek adierazten duenarekin lotura duen edozein artelan aurkeztuta. Teknika artistak berak aukeratuko du eta margoak, eskulturak, argazkiak, marrazkiak zein beste edozein espresiobideri jarraitutakoak onartuko dituzte. Lanak egilearen datuak (izen-abizenak eta telefono zenbakia) barruan izango dituen gutunazal zuriarekin batera aurkeztuko dira, kanpoaldean lanaren izenburua adierazita. Arrate Kultur Elkarteko bulegoan laga beharko dira, otsailaren 28a baino lehen. 200 euroko saria jasoko duen irabazle bakarra aukeratuko dute epai-mahaikoek. Lan guztiak martxoaren 8tik 24ra bitartean Topalekuan egingo duten erakusketan ikusgai ipiniko dituzte. Irabazlea zein den esateko eta hari saria emateko ekitaldia erakusketaren inaugurazioarekin batera egingo da.