‘Emakumerik gabe, Eibar, ez litzateke gaur egungoa izango’ liburua salgai egongo da Liburu Azokan

‘Emakumerik gabe, Eibar, ez litzateke gaur egungoa izango’ liburua salgai egongo da Liburu Azokan
2020/10/30 eta kitto!
Savina Lafita Solé, Luz Maceira Ochoa eta Zaida Fernandez Perezek idatzitako liburua gaur hasi eta azaroaren 8ra arte zabalik egongo den Liburu eta Disko Azokan eskuragai egongo da.

Liburua idazteko hainbat saio egin zituzten herriko emakumeekin eta emakumeek, industria garaian, garapen ekonomiko, sozial, kultural eta urbanistikoari egindako ekarpenak berreskuratzea eta aitortzea da liburuaren helburu nagusia.