Errepublikako emakumeei buruzko erakusketa, eguenetik domekara Topalekuan

Errepublikako emakumeei buruzko erakusketa, eguenetik domekara Topalekuan
2015/10/14 00:00
eta kitto!

Bihar (eguena, hilak 15) zabalduko dute "Errepublikako emakumeen omenaldia. Emakume olerkarien memoria historikoa berreskuratuz" erakusketa Arrate Kultur Elkartearen Topalekuan eta, erakusketa zabaltzearekin batera, 19.30etan Adolfo Castaños poetak ikusgai ipinitakoaren inguruko azalpenak emango ditu, Errepublikari buruzko aurkezpen laburra eskainita. Domekara arte zabalik egongo den erakusketaren harira, bestalde, zapaturako emanaldi poetiko-musikala antolatu dute, Banarte Antzerki Taldearen laguntzarekin: 20.00etatik aurrera Andrea Uña, Mª Angeles Igartua, Adolfo Castaños, Maite Lorenzo eta Rafa Herce olerkariekin batera Paco Marin kantautoreak jardungo du.