Euskara on-line ikasteko aukera Ikasten.net-en

Euskara on-line ikasteko aukera Ikasten.net-en
2012/03/06 00:00
eta kitto!

Euskara etxetik irten barik eta musutruk ikasi nahi duenak badauka horretarako aukera interneten, Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktikoari esker. Autoikaskuntzan oinarritutako ikastaroa da eta ez dago tutorerik ezta irakaslerik. Horregatik, nahiz eta ikastaroa bete eta hizkuntza ikasi, ikasleak ez du titulurik edo ziurtagiririk jasoko amaieran. Ikasten.net hiru.com atariko ekimenetako bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailaren menpe dago. Bestalde, ingelesa, frantsesa edo alemaniera ikasi nahi duenak e-Lea gunean dauka horretarako aukera.