Gaur proiektatuko dituzte Eibarko Film Laburren Jaialdiko lehen lanak, 20:00etatik aurrera Coliseon

Gaur proiektatuko dituzte Eibarko Film Laburren Jaialdiko lehen lanak, 20:00etatik aurrera Coliseon
2022/11/07 16:14
eta kitto!
Gaur hasiko dira XXIII. Asier Errasti Eibarko Film Laburren Jaialdiko emanaldiak, 20:00etan Coliseo antzokian. Plano Corto elkarteak Eibarko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen lehiaketara 200 lan baino gehiago aurkeztu dira eta horietako 47 proiektatuko dituzte gaurtik barixakura, egunero 20:00etatik 21:30era. Sari banaketa ekitaldia zapatuan, azaroaren 12an, egingo dute, hori ere Coliseon. Betiko moduan, sarrera dohainik izango da. Era guztietako ikus-entzunezko lanekin osatu dute jaialdiko egitaraua, fikzioa eta animazioa tartekatuz. Gaur honako hauek emango dituzte: Eva Jakubovskaren “Color”, Javier Feserren “Kellys”, Hugo de la Rivaren “Mañana volveré”, Iban del Camporen “Serendipia”, Vanesa Romeroren “Un día de mierda”, Alberto Canoren “Franceska”, Rubén Sánchezen “Lamento”, Xosé Zapata eta Lorenzo Perezen “The monkey” eta Aitor Alberdi Garralda eibartarraren “Helmholtz” .