Gazte Orkestrak Cornagori omenaldia egingo dio domekan

Gazte Orkestrak Cornagori omenaldia egingo dio domekan
2012/12/28 00:00
eta kitto!

Euskal Herriko Gazte Orkestrako musikariak urteroko neguko topaketan daude Unibertsitate Laboralean, emango dituen hurrengo kontzertuak prestatzen. Oraingoan, gainera, Egoitza Zentroko arduraduna zen Txema Cornago omenduko dute domekan, arratsaldeko 17.00etan eskainiko duten emanaldian. Musikari gazteak urtarrilaren lehenengo asteburura arte egongo dira zentruan.