Hamar artistaren lanak "Bide Zabalak" erakusketan ikusgai

Hamar artistaren lanak "Bide Zabalak" erakusketan ikusgai
2013/01/28 00:00
eta kitto!

Aurreko barixakuan zabaldu zuten otsailaren 24ra arte ikusgai egongo den Bide Zabalak izenburuko erakusketa Portalean (ikus argazkiak hemen). Erakusketa aretoa ohiko ordutegian zabalduko dute, martitzenetik domekara 18.30etatik 20.30etara. Erakusketan hamar artistaren lanaren bidez baliabide berrien erabilpenaren aniztasuna agerian laga nahi da eta horretarako Silvia Abella, Patxi Araujo, Maialen Arozena, Xabier Barrios, Izaskun Etxebarria, Xabier Idoate, Mariana Martín, Silvia Ruiz, Jabier Villarreal eta Augusto Zubiaga EHUko Arte Ederren Fakultateko artisten lanak aukeratu dituzte.