"Hárek Umiak" kalean ipinitako argazkiak martxoaren 3ra arte ikusgai

"Hárek Umiak" kalean ipinitako argazkiak martxoaren 3ra arte ikusgai
2013/01/23 00:00
eta kitto!

Aurreko asteko haizeak kalean ipinitako "gerrako umeen" argazkietako batzuk bota arren, oraindik zutik daudenak martxoaren 3ra arte ikusgai jarraituko dutela eman du aditzera Ego Ibarra batzordeak. Hamabi erretrato erraldoik iraun dute zutik: Jarkov-eko umeena (Untzagako Jubilatu Etxearen fatxadakoa), Toribio Etxebarria kalean dagoen Inglaterrako etxearena (Spanish Children’s Court, Bray Court) eta Kakalardo ondoan dagoen burdinezko horman dauden umeenak. Haizeak botatakoak, berriz, udaletxeko arkupeetako laurak (abegi-herrialde bakoitzeko ume bana) eta "umeen" itzuleraren ikur legez Untzagako harmaila gainean zegoena dira. Bestalde, Ego Ibarraren webgunean Hárek umiak (Gerrako Eibarko umeak) argazki-galeria "ume" haietako beste askoren argazkiak jasotzen jarraitzeko gertu dagoela gogorarazi nahi diote jendeari.