Hondakinei buruzko hitzaldia emango du Iñaki Petxarromanek

Hondakinei buruzko hitzaldia emango du Iñaki Petxarromanek
2013/02/06 00:00
eta kitto!

Udako Euskal Unibertsitateak, hondakinen kudeaketa eta tratamenduari buruzko graduondokoaren barruan hitzaldia antolatu du barixakurako, hilaren 8rako: Iñaki Petxarromanek orain dela gutxi argitaratu duen Su haietatik ke hauek liburua aurkeztu eta hitzaldia emango du Markeskuan, 18.00etan. Gaur egun Gipuzkoan hondakinen inguruan dagoen gatazkari jarraipen zuzena egin dio Iñaki Petxarroman kazetariak eta horren berri ematen du Txalapartak kaleratu duen liburuan. Hitzaldia irekia da, doanekoa eta ez da aurrez izena eman behar.