Ilara luzea Leo Harlem ikusteko sarrerak erosteko

Ilara luzea Leo Harlem ikusteko sarrerak erosteko
2013/01/14 00:00
eta kitto!

Hilaren 26an Coliseoan izango den Leo Harlem komikoa ikustera joateko sarreren salmentak jendetza batu du gaur (astelehena, hilak 14), sarreren aurresalmentari 19.00etan ekin eta ordu erdi eskasean ilarak Coliseoari buelta eman eta Ibarkurutzeko iturriraino ailegatzen zen eta. Aurresalmentarako beste eguna barixakua (hilak 18) izango da, 21.00etan hasi eta 22.00ak arte. Sarrerak 24 euro balio ditu.