German Ereña eibartar musikariak Isidoro Fagoaga tenoreari buruzko liburua aurkeztuko du ostegunean Beran

German Ereña eibartar musikariak Isidoro Fagoaga tenoreari buruzko liburua aurkeztuko du ostegunean Beran
2018/09/25 18:13
eta kitto!
German Ereña Eibarko Usartza Txistulari Bandako kideak idatzitako “Isidoro Fagoaga. El tenor olvidado” liburua hedabideen aurrean aurkeztuko da ostegunean (irailaren 27an), 17:00etan, Beran. Musikari eibartarrak 15 urte eman ditu Isidoro Fagoaga tenore nafar ospetsuaren bizitza ikertzen eta hori jasotzen duen liburua eman du argitara, Nafarroako Gobernuaren eta Berako Udalaren laguntzarekin. Liburua abuztuaz geroztik dago salgai.
2017ko apirilean German Ereña elkarrizketatu genuen ...eta kitto!-n.  Elkarrizketa osoa HEMEN irakurri daukazue.