Ixtorio Mixtorio umeendako dantza ikuskizuna zapatuan Coliseoan

Ixtorio Mixtorio umeendako dantza ikuskizuna zapatuan Coliseoan
2012/11/08 00:00
eta kitto!

Zapatuan, azaroaren 10ean ailegatuko da Coliseora Maritzuli: Ixtorio Mixtorio dantza ikuskizuna, 17.00etan (sarrerak 5 eurotan salgai). Lapurdiko Maritzuli eta Xinkako dantza taldeak, eta Behobiako Eraiki dantza taldeak osatzen dute Ixtorio Mixtorio ikuskizuna. Lana  1996an estreinatu zen eta orain, 16 urte igaro eta gero, bere sasoian arrakasta handia izan zuen ikuskizuna berritu eta hori aurkeztera etorriko da Maritzuli, Claude eta Jon Iruretagoienaren zuzendaritzapean, euskal dantza tradizionalaren munduan barrena bidaiatzeko aukera paregabea eskaintzen duen ikuskizunarekin.