“Mil veces buenas noches” filmaren inguruko Zine Forum saioa antolatu du Pagatxak barixakurako

“Mil veces buenas noches” filmaren inguruko Zine Forum saioa antolatu du Pagatxak barixakurako
2023/03/01 18:38
eta kitto!
Erik Poppey zuzendariaren “Mil veces buenas noches” pelikula proiektatuko du Pagatxak martxoaren 3an  (ostirala) Portaleko Areto Nagusian, 18:30ean. Izaskun Rodriguez Elkorok  dinamizatuko du Zine Forumeko solasaldia.

Rebecca gerrako kazetari ospetsua da. Istripu larri baten ondoren, senarrak eta seme-alabek ultimatuma ematen diote; edo haiek edo bere lana. 2013an Montrealgo Jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezi Nagusia jaso zuen filmak.

Pertsonaiak: Juliette Binoche, Nikolaj Coster-Waldau, Maria Doyle Kennedy, Larry Mullen Jr., Lauryn Canny, Adrianna Cramer Curtis, Mads Ousdal

 

Jarduera irekia eta doakoa izango da.