‘Jumanji. Siguiente nivel’ pelikula emango dute bihar Untzagan

‘Jumanji. Siguiente nivel’ pelikula emango dute bihar Untzagan
2021/07/20 11:06
eta kitto!
Udako zine emanaldien hirugarren saioa izango dugu bihar, ‘Jumanji. Siguiente nivel’ pelikularekin, 22:00etan, Untzagan. Gonbidapenak Kutxabanken aldez aurretik eskura daitezke edo proiekziora sartzean.

Hurrengo emanaldian, hilaren 28an, ‘Ane’ pelikula egongo da ikusgai, eta abuztuan beste hiru saio izango ditugu: Hilaren 5ean, Untzagan, ‘Parásitos’ eskainiko da; hilaren 12an, Karmen kaleko parkean, ‘Tess eta Ni’ proiektatuko da; abuztuaren 19an, Untzagan, ‘Padre no hay más uno’ filmaren txanda izango da; eta programazioari amaiera emateko, Untzagan, hilaren 26an, ‘Erlauntza’ emango da.