Kokein taldeak lan berria aurkeztu du, ‘Lera’

Kokein taldeak lan berria aurkeztu du, ‘Lera’
2019/12/13 10:44
eta kitto!
Kokein musika taldeak ‘Lera’ izeneko lana aurkeztu du gaur, euren ibilbidearen 20. urtea ospatzeko modu itzela. “’Lera’, pasioa eta grina mantentzen delako behar du izan, zergatik bestela?”, aipatu dute sare sozialetan. Gainera, ‘Itzalak’ abesti berriaren bideoklipa ere aurkeztu dute, eta euren webgunean bigarren abesti bat dago entzungai, ‘Iraganaren etorkizuna’.

https://www.youtube.com/watch?v=HIX77QHp9so&feature=youtu.be&fbclid=IwAR0WwmIQb2bFjQeHbJbT2LcGbhsLfKk7QI3CTIsu-fgE3fIwww5vYkHug8U