Kokein taldearen lan berria ia prest

Kokein taldearen lan berria ia prest
2012/02/13 00:00
eta kitto!

Kokein talde eibartarrak bere azken lana amaitzear dauka. Honezkero izenburua ("Izan") eta diskoa osatuko duten abestiak ("Aske", "Banpiroen eguna", "Bidaia I", "… zain egon gabe", "Dena galdutzat ematea", "Bidaia II", "Izan zena", "Izan liteke", "Iraultza oilotegian", "Elkar badugu", "Hitza" eta "Ametsen mundura jauzia") erabaki dituzte eta gaur bertan eman dute ezagutzera Josu Torrealdayk lan berrirako sortu duen azala.