“Llegaron de noche” eta “La cima” asteburuko zine-karteldegian

“Llegaron de noche” eta “La cima” asteburuko zine-karteldegian
2022/04/08 10:00
eta kitto!
Coliseoak lau pelikula eskainiko ditu asteburu honetan, ohikoa den bezala, bere instalazioetako hiru aretoetan. Daniel Guzmanek zuzendutako “Canallas” filma botako da 1 Aretoan, kenduta domekako azken saioa eta astelehenekoa, horiek Antzokian botako direlako. Ibon Cormenzanak zuzendutako “La Cima” ere 1 Aretoan izango du bere tokia. Imanol Uriberen “Llegaron de noche”, bestalde, 2 Aretoan botako dute. Eta, azkenik, Antzokiak hartuko du umeentzako “Orkestra lurtarra”, Imanol Zinkunegik zuzenduriko filma.