Marta Irustaren bitxiak Topalekuan ikusgai

Marta Irustaren bitxiak Topalekuan ikusgai
2012/09/14 00:00
eta kitto!

Topalekuak gaur arratsaldean ekingo dio ikasturteari, Marta Irusta eibartarraren zilarrezko bitxien erakusketarekin. Xaouen izenburuko erakusketa hilaren 28ra arte egongo da martxan, ohiko ordutegian: astegunetan 19.30etatik 21.00etara eta zapatu eta domeketan, berriz, 12.00etatik 14.00etara eta 19.30etatik 21.00etara. Bestalde, Topalekuan erakusketa ipini nahi dutenek 638284912 telefono zenbakira deitu dezakete eta Maite Arriagarekin berba egin.