Martitzen gauetan zinea emango dute Karrika tabernan

Martitzen gauetan zinea emango dute Karrika tabernan
2013/07/09 00:00
eta kitto!

Gaur bertan hasi eta datozen asteetan, martitzen gauetan zine emanaldiak eskainiko dituzte Karrika tabernan, 22.15etatik aurrera. Gaurko filma Searching for Sugar Man izango da eta ematea aurreikusita dituztenen artean 7 cajas eta Intocable ere badaude. Hala ere, antolatzaileak proposamenak onartzeko prest daude.