Mendebaldeko Saharari buruzko hitzaldi eta mahai-ingurua eguaztenean

Mendebaldeko Saharari buruzko hitzaldi eta mahai-ingurua eguaztenean
2013/11/11 00:00
eta kitto!

Munduko Paisaiak kanpainarekin jarraituta, eguaztenean (azaroak 13) Mendebaldeko Sahararen egoerari buruzko hitzaldia eta mahai-ingurua egingo dira Portalean (areto nagusian) 19.00etatik aurrera eta bertan hainbat elkartek jardungo dute parte hartzen: ongi etorria egin eta jarraian, saharar batek kanpamentuetako bizitza eta egoera azalduko ditu; ondoren, Ermuko elkarteko Maria Rosariok saharar emakumeari buruz egingo du berba; horren ostean Eibar-Sahara Elkartekoek bere lana zein den azaldu eta Eibarren zer egiten duten kontatuko dute; ondoren Debako elkartekoek Oporrak Pakean programa azalduko dute; eta horiek amaituta, Paco Etxeberriak 20 minutuko bideoarekin Mendebaldeko Saharan desagertutakoak bilatzeko dagoen proiektuari buruz jardungo du berbetan.