Oleoz margotzeko klase praktikoak eskainiko ditu Esteban Orozek 10ean eta 12an

Oleoz margotzeko klase praktikoak eskainiko ditu Esteban Orozek 10ean eta 12an
2022/12/30 09:24
eta kitto!
Eibarko Artisten Elkarteak antolatuta, eta sormen aktibitatean laguntzeko asmoz, Esteban Oroz bertako kideak “Así se pinta un cuadro al óleo, al aire libre” izeneko erakusketa praktikoa eskainiko du urtarrilaren 10ean (martitzena) eta 12an (eguena), arratsaldeko 18:30ean hasita, Portaleako hirugarren pisuko ikastaroen gelan. Ekimen hori jende guztiari dago zabalduta eta doan da. Bertan aire libreko hainbat lehiaketa irabazi dituen Oroz pintoreak lan bat egiterako orduan osatu behar diren etapa desberdinak erakutsiko ditu eta horiek zelan aurrera eraman irakatsi: konposizioa, dibujoa, pintura...