Orth'en Sol eta Goruntz abesbatzen kontzertua domekan

Orth'en Sol eta Goruntz abesbatzen kontzertua domekan
2012/12/05 00:00
eta kitto!

Domekan Frantziako Orth'en Sol abesbatza San Andres elizan kantatzen entzuteko aukera izango da, 12.00etako mezaren ondoren, Goruntz abesbatzarekin batera eskainiko duen kontzertuan. Eibartarrak iaz izan ziren Saubussen (Frantzian) Orth'en Sol abesbatzaren gonbidapenari erantzuten eta asteburu honetan eurek bisita bueltatuko diete.