[Aratosteak] Ostiral arratsaldeko eta larunbat goizeko irudiak gure mediatekan ikusgai

[Aratosteak] Ostiral arratsaldeko eta larunbat goizeko irudiak gure mediatekan ikusgai
2020/02/24 13:00
eta kitto!
Eguraldi ezinhobea izan dugu asteburuan eta mota guztietako mozorroak ikusi ditugu gure kale eta tabernetan. Ostiral arratsaldeko argazkiak eta larunbat goizekoak gure mediatekan dituzue ikusgai:  https://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak?gallery=aratosteak-2020
Bestalde, tabernen mozorro lehiaketaren irabazlea KOSKOR taberna izan da aurten, "Charly eta txokolatezko etxea" gaiarekin. Udaleko Kultura sailetik "aurtengo maila oso handia izan dela" adierazi dute, eta beste taberna parte-hartzaileek (Kultu, Katu Kale, Chic , Tas-Tas, Guridi eta Ametsa) egindako lan bikaina azpimarratu nahi izan dute.

Koskor