Parte-hartze handia izan zuen Aire Zabaleko Pintura Lehiaketak

Parte-hartze handia izan zuen Aire Zabaleko Pintura Lehiaketak
2012/11/20 00:00
eta kitto!

Domekan jokatu zen XXXV. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa, Eibarko Artisten Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatuta. Bota zuen euriak goiza kalean margotzen pasatzeko gogo gutxi emanda ere, lehiaketak parte-hartze handia izan zuen maila guztietan. Helduen artean, lehenengo saria Txema Gutiérrezek (Lutxana-Erandio) eskuratu zuen, bigarrena Jokin Telleriak (Beasain), hirugarrena Pedro Barriok (Caranceja, Kantabria) eta laugarrena Jon Idigorasek (Ermua). 18 urtera artekoen mailan, berriz, eibartar bi, Jone Bengoa eta Arkaitz Bilbao nagusitu ziren. Eta umeen mailan (12 urtera arte) Jone López eta Salma Losada (biak Eibarkoak) saritu zituzten. Epaimahaia Leire Kareagak, José Antonio Azpilikuetak, Angel Güenagak, José Agustín Larrañagak eta Dionisio Muruak osatu zuten.