Republicados eskainiko du Teatro Interior taldeak gaur Arrate Kultur Elkartean

Republicados eskainiko du Teatro Interior taldeak gaur Arrate Kultur Elkartean
2012/07/06 00:00
eta kitto!

Teatro Interior taldekoek Republicados antzelanaren emanaldi berezia eskainiko dute gaur 22.30etatik aurrera Arrate Kultur Elkartean, horrela aste honetan eskaini diren gaueko diaporama emanaldien programa agurtuta.
II. Errepublika aldarrikatu zela aurten 80 urte bete direla gogoratzeko apirilean estreinatu zuten antzezlana Sardo Irisarrik zuzentzen du eta antzezleak, berriz, Juanma Cano, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces dira.