Taxian girotutako komedia biribila gaur iluntzean Coliseo Antzokian

Taxian girotutako komedia biribila gaur iluntzean Coliseo Antzokian
2016/01/22 08:30
eta kitto!
Gaur 20:00etatik aurrera Pentacion taldeak “Taxi” izenburuko antzezkizuna taularatuko du Coliseoan. Josema Yuste eta Alberto Papa-Fragomenek zuzendutako lan honetan protagonista nagusia taxi-gidari bat da, itxuraz aparteko  berezitasunik ez duen gizon arrunta. Baina lehen begiratuan gorabehera gabeko bizitza dirudien horrek benetakoa ezkutatzen du: taxi-gidariak emazte bi dauzka aldi berean eta, gainera, bakoitzarekin auzo ezberdin batean bizi da. Hortik aurrera sortzen doan korapiloa askatzeko nahikoa lan izango du gizonak. Sarrerak 18 euro balio du.