Txema Cornago gogoratu dute Antzerki Jardunaldien irekiera ekitaldian

Txema Cornago gogoratu dute Antzerki Jardunaldien irekiera ekitaldian
2013/02/20 00:00
eta kitto!

Gaur (eguaztena, hilak 20) hasi dira ofizialki 36. Antzerki Jardunaldiak, Coliseo antzokian Juan Diego Botto aktorean emandako hitzaldiarekin. Aurretik, baina, Txema Cornagori omenaldi hunkigarria egin diote Siglo XXI literatur-tertuliako lagunek, Ignacio Casado SGAE-ko zuzendaria estatuaren iparraldean eta Miguel de los Toyos alkateak, "herri osoaren izenean". Alargunak eta semeak oroigarriak jaso eta azken honek aita gogoratu du berari zuzenean berba eginda. Jarraian, Udalak egindako bideoan Cornagoren hainbat irudi ikusteko aukera izan da. Omenaldia amaituta, Juan Diego Botto aktoreak antzerkia eta memoriari buruzko solasaldiari ekin dio.