Udako oporren aurreko azken erakusketa Topalekuan

Udako oporren aurreko azken erakusketa Topalekuan
2012/07/16 00:00
eta kitto!

Barixakuan, uztailak 20an hasi eta 29an amaituko den Iratxe Irustaren margo erakusketarekin agurtuko du ikasturtea Topalekuak, Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoak, ondoren udako oporrei ekiteko. Erakusketa ohiko ordutegian zabalduko dute, astegunetan 19.00etatik 21.00etara eta zapatu eta domeketan 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatatik 21.00etara eta bertan olioa eta akrilikoa erabilita artista eibartarrak margotutako hainbat koadro izango dira ikusgai. Oporren ondoren, irailaren 14an zabalduko dute berriz ere Topalekua, Marta Irustaren erakusketarekin.