Ukrainiako Credo abesbatzak zabalduko du Musikaldia gaur iluntzean

Ukrainiako Credo abesbatzak zabalduko du Musikaldia gaur iluntzean
2012/10/24 00:00
eta kitto!

Gaur abiatuko da XX. Musikaldia gurean, Ukrainiako Kiev hiritik datorren Credo abesbatzaren emanaldiarekin (20.30etan Coliseoan, sarrerak 3 eurotan bertan salgai). Credo ganbera Abesbatza 2002an sortu zen Grechaninov-en “Demestvenna Liturguiya” (liturgia domestikoa) interpretatzeko. Ukrainako hirugarren Zuzendari Lehiaketako Sari Nagusia irabazi zuen Bogdan Plish-ek eta bera da, hain zuzen ere, abesbatzako zuzendaria. Hastapenetik melomanoak erakarri zituen eta herrialdeko eragin handiko musikarien kritika paregabeak izan zituen abesbatzak.