Zeramika, pintura eta dibujo ikasleen erakusketa Portalean

Zeramika, pintura eta dibujo ikasleen erakusketa Portalean
2012/06/05 00:00
eta kitto!

Aurreko barixakuan inauguratu zuten Portaleko erakusketa aretoan Zeramika, Pintura eta Dibujo Udal Eskoletako ikasleen ikasturte amaierako erakusketa. Ikasturtean zehar ikasleek egindakoak ekainaren 17ra arte egongo dira ikusgai, ohiko ordutegian: martitzenetik domekara, 18.30etatik 20.30etara. Bestalde, ikasturte berrirako matrikulazio epea atzo zabaldu zuten eta izena eman nahi duenak irailaren 7ra arte izango du horretarako aukera, Pegoran.