Zigor Astigarraga izan da Armeria Eskolako Industria Argazkilaritza lehiaketako irabazlea

Zigor Astigarraga izan da Armeria Eskolako Industria Argazkilaritza lehiaketako irabazlea
2012/03/14 00:00
eta kitto!

Armeria Eskolak antolatutako VI. Industria Argazkilaritza Lehiaketako irabazlea “Ziass”, Zigor Astigarragak aurkeztutako argazkia izan da (700 €). Lehiaketara 116 lan aurkeztu dira. Bigarren postuan “Leidenfrost”, Javier Arcenillas madrildarraren lana geratu da. Hirugarren saria Basauriko Asier Camachok eskuratu du, “Paisajes Industriales!” izenburukoarekin. Eta laugarrena, ikasle-ohi onenari saria Ermuko Joaquin Sánchez Romerok eraman du, “Amane” lanarekin. Mendeurrenaren Sari Berezia. berriz, Federico Cuenca Larreategiri eman dio epai-mahaiak “El Sueño del Abuelo” argazkiarengatik.