Plazatik Gaztetxera bertso txapelketa Eibarren abiatu zen barixakuan

Plazatik Gaztetxera bertso txapelketa Eibarren abiatu zen barixakuan
2016/04/18 00:10
eta kitto!
Barixakuan abiatu zen Plazatik Gaztetxera txapelketaren aurtengo edizioa Eibarko gaztetxean. Gazte Asanbladako kideen eskutik egindako afarian 50 bat lagun bildu ziren eta saioari afalostean ekin zioten zortzi bertsolariek, bikoteka: Malen Amenabar-Aissa Intxausti, Maria Izaga-Ane Zuazubiskar, Aitor Salegi-Antton Aizpurua eta Manex Astigarraga-Maddi Sarasua.
Txapelketako arduradunek helarazitako kronikaren arabera, "saioa, ohi bezala, etxetik prest ekarritako agurrekin hasi zen, batzuk doinu berezietan eta antzerki pixkat eginez , beste batzuk tradizionalago... gustu guztiak asetzeko moduan eta, noski, horrek giroa berotzen lagundu zuen".
Ondoren aurkezleak jarritako gaiei erantzun behar izan zioten, zortziko nagusian hasi eta zortziko txikiarekin jarraituta: "Saioak goia jotzea erabat lortu ez bazen ere, ale eder batzuk entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren entzuleek. Herriko berben esanahia asmatzeko ariketan, esaterako, kuriosoa izan zen gertaturikoa, bakar batek ez baitzuen asmatu berba ondo definitzen, baina txisteak egiteko parada ezin aproposagoa izan zuten. Azkenik, kopletan eta bakarka aritu ziren bertsolariak eta Aitor Salegi zestoarrak bakarka bota zituen bi bertsoak nabarmendu ziren, erruleta errusiarraren jokoan, bere buruari tiro egitera zihoan pertsonaia baten azalean".
Gauzak horrela, entzuleen bozkak eta publikoko talde aukeratuarenak bat etorri ziren. Aurten saio bakoitzeko bi bikote sailkatuko dira eta Eibarko kanporaketan Maddi Sarasua-Manex Astigarraga eta Aitor Salegi-Antton Aizpurua bikoteek lortu zuten aurrera egiteko txartela eta Markina-Xemeinen eta Deban jokatuko diren finalerdietan egongo dira, hurrenez hurren.
plazatik gaztetxera

plazatik gaztetxera (27)

plazatik gaztetxera (23)

plazatik gaztetxera (7)

plazatik gaztetxera (25)

plazatik gaztetxera (29)

plazatik gaztetxera (30)

plazatik gaztetxera (33)

plazatik gaztetxera (37)

plazatik gaztetxera (1)

plazatik gaztetxera (2)

plazatik gaztetxera (5)

plazatik gaztetxera (6)

plazatik gaztetxera (12)

plazatik gaztetxera (17)

plazatik gaztetxera (18)